Donostiako bulebarrean ekoizle eta merkatariak elkartu dira asteburu honetan gure lurraldeko produktu gastronomikoak ateratzeko. Barazkiak, marmeladak, txokolatea, urdaiazpikoa, txakolina, gazta, gozokiak eta kalitate goreneko produktu mordoa izan ziren ikusgai produktuak, tratu onak eta karpako giroak liluratutako publikoaren aurrean.
Azokako lehen egunean “Km0-rekin konprometituta” sari banaketa egin zen, produktua eta bertako gastronomia sustatzeko lana aitortzeko asmoz. Aurten honako hauek izan dira lehiaketaren irabazleak: Mala Gissona Ostalaritza Establezimenduak kategorian; Hotel Arrizul Congress Hoteletan; eta Aitor Lasa Merkataritzan.
Naideren taldea Donostiako Sustapenarekin elkarlanean ari zen ekitaldia antolatzen laguntzen. Elkarlan horri esker, gainera, elikagaiak biltzen dituen km0 katalogoa sortu zen. ekoitzi Aritz, Maider, Iñigo, Aitor, Oihane, etab. eta haien eguneroko lana, tradizioak zaintzeko egiten duten lana eta ahalegina, lurra zaintzeko konpromisoa eta gure inguruneko produktuekin lurraldea gastronomiaren abangoardian kokatzean egiten duten ekarpen eskerga baloratzen duena.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.