Naider-etik online webinar bat eman dugu, ontziei eta bilgarriei dagokienez enpresek dituzten betebehar eta aukera berriei buruz. Ivan de Torresek eta Haizea Aguirre Puertolasek azaldu dute ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 1055/2022 Errege Dekretuaren aplikazioak nola eragingo dien enpresei.

Besteak beste, enpresek Espainian produktuak merkaturatzeko erabiltzen diren ontziek eta bilgarriek sortzen dituzten hondakinak behar bezala kudeatzeaz arduratuko den SCRAP Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Sistema Kolektiboari atxiki beharko diote.

Mintegi hau NAIDERek ASLE enpresa-elkartearentzat duela bi urtetik garatzen ari den CICLO eta ADVANCED CICLO proiektutik sortu da, eta Ihoberen eta Eusko Jaurlaritzaren Pyme Circular Programak finantzatzen du.

Mila esker ASLEri saioa antolatzeagatik, baita mintegi birtualean parte hartu duten 25 enpresa baino gehiagori ere.


Ilustración: Allison Saeng