Murtziako Eskualdeko Enpresen Jasangarritasuna Sustatzeko eta Babesteko 2026–2030 Jarduketa Programa

 egilea

Murtziako Eskualdeko Sustapen Institutuak (INFO) NAIDERen laguntza teknikoa du eskualdean enpresen jasangarritasuna sustatzera bideratutako 2026-2030 jarduketa programa osatzeko.

Araudi-eskakizun berriek, gero eta arduratsuagoak diren balio-kateek eta enpresen lehiakortasuna indartzeko beharrak markatutako testuinguru honetan, INFOk bere eginkizuna sendotu nahi du eskualdeko garapen-agentzia gisa, enpresei —bereziki ETEei eta industriari— eredu jasangarriagoetarako trantsizioan laguntzeko.

Lanaren helburua da INFOko Europako Ekimenak eta Jasangarritasuna Departamentuak egindako aurretiazko analisia finkatu eta egituratzea, ebidentzia berriak txertatuz eta datozen urteetan erakundearen zerbitzuak, tresnak eta laguntzak orientatzeko balioko duten jarduketak lehenetsiz. Prozesuak eskualdeko testuinguruaren analisia, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren bidez enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukeren identifikazioa eta eskualdeko ekosistemako eragile garrantzitsuekin kontsulta egitea barne hartuko ditu.

Lan honen emaitza gisa, esku-hartze ardatz ezberdinetan egituratutako jarduketa programa bat definituko da, haren jarraipena egiteko adierazleekin eta INFOren eta beste erakunde garrantzitsu batzuen arteko lankidetza erraztuko duen gobernantza-eredu batekin batera.

Proiektu honen bidez, NAIDERrek trantsizio ekologikora eta enpresa-ekosistemen sendotzera bideratutako estrategia eta programa publikoen diseinuan duen esperientzia eskaintzen du, jasangarritasunaren aldeko politika publikoak Murtziako Eskualdeko enpresentzat berrikuntza eta lehiakortasun aukera erreal bihurtzen laguntzeko.