Sara Soloaga gure lankideak hizlari gisa parte hartu du Unibertsitatetik Living Lab azpiegituretarako bilakaerari buruzko lehen jardunaldian, NAIDERek living lab-en inplementazioan eta garapenean duen esperientzia partekatzeko aukera. Rey Juan Carlos Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen eta Teknologiaren Goi Eskolak antolatu du jardunaldia, eta hainbat living lab-tan parte hartzen duten profesionalen ordezkaritza izan du, bai enpresa-esparrutik, bai hainbat unibertsitatetatik.

Naider koliderra da coastal city living labs-en inplementazioan SCORE Proiektu Europarrean. Hiri eta Herri Jasangarrien 10. Konferentzian parte hartu genuenez, SCOREren ordezkari gisa, jardunaldiarekin zuzenean bat egiteko aukera izan genuen Aalborg, Danimarkatik.