Gasteizko Udalak Naiderren laguntza izango du berriz ere 2025-2029 aldirako Industriari Laguntzeko Plana lantzeko.
Proiektu honen bidez, hiriko industria-sektorea bultzatuko duen estrategia bat definitu nahi da, egungo erronkak eta aukerak kontuan hartuta. Horretarako, industria-sarearen egungo egoeraren azterketa eta diagnostikoa egingo da, helburu estrategikoak egokituko dira eta inplikatutako eragileen parte-hartzea erraztuko duen gobernantza-eredu bat zehaztuko da.
Horrela, Gasteizko Udalak ibilbide-orri bat izango du tokiko industria indartzeko funtsezko arloetan, hala nola lehiakortasunean, berrikuntzan, jasangarritasunean, trantsizio energetikoan eta talentua erakartzean. Naiderrek aurreko 2021-2024 Industriari Laguntzeko Plana landu, idatzi, berrikusi eta ebaluatu zuen.
Ilustrazioa: Louis Reed




