Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoak Naiderren idazkaritza teknikoa izan du “Euskadiren bilakaera eta ikuspegia berrikuntzan. RIS 2023 emaitzen analisia “, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak eta, batik bat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisarioak eskatuta.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren errealitatea Europako hainbat eskualdetako berrikuntzaren errendimendua ebaluatzen duen Europako Batzordearen txostena den Regional Innovation Scoreboard (RIS) delakoan erabilitako metodologiaren ikuspegitik ebaluatzeaz gain, idazkaritzaren bitartez solas eta elkarrizketa kolektiboko dinamikak aktibatu dira Batzorde Zientifikoaren eztabaidetan, Euskadi Europan berrikuntzan liderra den herrialde gisa duen posizionamendua indartzeko Kontseiluari helaraziko zaizkion balio-gomendioak azaleratzeko helburuarekin.

Batzordeko kideekin egindako kontrasteek, batzordekidearekin koordinatuta, bilerak, lantaldeak eta enpresa-beharren pertzepzioa eta identifikazioa kontrastatu dituzte galdesortaren bidez.