Eskualdeen Europako Batzordeak prestatutako gizarte-adierazleen lehen taulak 2014 eta 2018 artean aurrerapen nabarmenak izan dituzten 38 eskualdeen artean jasotzen du Euskadi

Eskualdeen Europako Batzordeak lehen aldiz argitaratu du Europako Eskualdeen Gizarte Scoreboard (NUTS 2 eskualdeak) Eurostaten datuetan oinarrituta. Dokumentuaren arabera, eskualdeen % 80k aurrerapen sozial positiboa erakusten du 2014 eta 2018 artean, nahiz eta agerikoa den, halaber, eskualde-desberdintasunek egoera berean jarraitzen dutela. Euskadiko eta Nafarroako erkidegoak 2014tik 2018ra aurrerapen nabarmenak izan dituzten 38 eskualdeetako parte dira: 38 eskualde horiek aurrerapen positiboak erakusten dituzte 7 gizarte-adierazletan (eskola uztea, generoen soldata-arraila < /em>, ikasten ez lan egiten ez duten gazteak, enplegu-tasa, langabezia-tasa, iraupen luzeko langabezia-tasa , eta jaiotzean bizi-itxaropena).