Sakelako telefonoak eta telebistak “adimendunak” izan badaitezke zergatik ez dira hiriak ere izan? ongi etorria eman dezagun etorkizuneko hiriak nolakoak izango diren ulertzen lagunduko digun termino berri bati; “Hiri adimendunak” jasangarritasunean oinarritutako hiri garapen mota bat duten hiri gisa aurkezten dira, bai tokiko enpresei bai herritarren beharrei behar bezala erantzuteko gai dena.
Naideren uste dugu hiri mota hauek etorkizunean jarraitu beharreko eredua direla eta uste dugu, nahi baino erritmo motelagoan bada ere, gizarteak jada eskatzen duela hiriburu handienen hazkundea norabide horretara bideratzea.