Luis von Anh guatemalarrak mugikorretarako aplikazio bat sortu du, Duolingo izenez ezagutzen dena, eta AEBetako zenbait estatutan dagoeneko lortu du helburu, hizkuntza ikasleen tresna eta erreferente nagusi bihurtzea. Startup honek hizkuntza bat ikastea maila, erronka eta helburuak zehaztuta dituen joko bihurtzen du, eta erabiltzaileen beraren datuak biltzen ditu, ikaskuntza ahalik eta praktika pertsonalena izan dadin.
Programak ikasleak aspertzen dituen zurruntasun didaktikorik ez izateaz eta aldi berean emankorra eta eraginkorra izateaz harrotzen da. Ukaezina dena da aplikazio honek Estatu Batuetan izan duen arrakasta, hainbeste non Harvard Unibertsitateko departamentuek zein Kolonbiako Gobernuak Duolingok emandako ziurtagiriak onartzen dituzte
.