COP21eko bosgarren eguna.

Nola bizi da COP21? Gaur COP21-en bizitako giroaz gure inpresioak partekatu nahi ditugu.

COP21eko giroa oso atsegina da, Frantziako Gobernuak arreta handia jarri du ekitaldia antolatzerakoan, gaiari benetan egokitzen zaion espazioa sortuz. argazki erakusketa ugariak, erakunde ugariren standak, bilera eta hitzaldi aretoak, bilera orokorreko guneak… eta segurtasun sistema eredugarria: poliziaren presentzia ugaria da Bourget ondoko auzoetan. Wi-Fi irekia dago lokalean, eta kafetegi eta jatetxe ezberdinek gozogintza frantsesa, bio kafea eta bestelako jaki ekologikoak eskaintzen dituzte.

Giroa dinamikoa da, baina itxaropena eta premia nahastuta. Aldaketa aukerari buruzko aurkezpenak daude, baina baita ez-ekintzaren ondorioei buruzkoak ere. Hormetan punta-puntako teknologiei buruzko erakusketak daude, baina baita mundu osoko ingurumenaren degradazioari buruzkoak ere. Komunikabide ezberdinek argazkiak ateratzen dituzte eta jendea elkarrizketatzen dute ezkerreko eta eskuineko.

Oso giro zirraragarria da, asko ikusteko eta denbora guztian gauza asko. Naider-etik, hemen mugitzen dena helarazten jarraituko dugu.

getImageEm.ashx

COOP21naider featured3