Azaroaren 14 eta 15eko asteburuan sasoi honetako tenperatura harrigarri altuak ikusi genituen. Ausartenak hondartzara joan eta Kantauri itsasoko uretan murgiltzera etortzen ziren. Inpresio subjektiboa besterik ez da, ala ez da igeri egiteko urteko sasoi ona? Oroimena txantxan ari al zaigu?

NOAAren (Ingurumen Informaziorako Zentro Nazionala) arabera, urriko batez bestekoa XX. mendeko batez bestekoa baino 0,98 ºC handiagoa izan zen (14 ºC-tan kalkulatua). Horrek esan nahi du 2015eko urria duela 136 urte erregistroak hasi zirenetik urrian beroena izan dela, eta seigarren hilabetea jarraian (eta aurten zortzigarrena) izan da hileko tenperatura errekorra lortzen. Berotze globalaren beste froga batzuk. Espero dezagun froga nabari hau COP21eko negoziazioetan egotea.

Jarraian, NOAAk sortutako mapa dago, 2015eko urriko batez besteko tenperatura globalaren desbideratzea erakusten duena.

fotonoticia_20151118181320_644
COOP21naiderpost