Donostiako Eskola Politeknikoan sortutako Materialak+Teknologiak (GMT) taldea ( UPV/EHU), hainbat sektoretan asko erabiltzen diren erretxin-estalduren propietateak hobetzeko karbono nanohodiak erabiltzeari buruzko ikerketak egin ditu: aeronautika eta automobilgintza, batez ere hegazkinen eta autoen egitura-piezatan.
Europako POCO proiektuaren baitan, kopolimeron oinarritutako estaldurak sortu dira, zeinak epoxyn soilik oinarritutakoak baino egonkortasun handiagoa, horrela industriarako estaldura egoki eta seguruagoak sortuz.