Naturaren erresilientziaren ikur bat banner cowork

1989ko proiektu hidrologiko porrot bat naturaren erresilientziaren ikur bihurtu da Bukarest-en (Errumania). Apartamentu-blokeen artean, abandonatutako Văcărești urtegia, giza esku-hartzerik gabe, ekosistema aberatseko hezegune basati bat bihurtu da, The Guardian. Joan den maiatzean, ekologistek lau urteko kanpainaren ostean, Văcăreștiko 183 hektarea Parke Natural izendatu zituen gobernuak, Europako hiri parke natural handienetako bat bihurtuz.

Văcărești urtegi artifizial bat izan nahi zen, Ceaucescuren erregimenak Errumaniako hiriburua Danubio ibaiarekin lotzeko proiektu hidrologiko asmo handiko baten parte. 1989an erregimen komunista kendu eta planak ahaztu egin ziren. Urtegiko obrak ia amaituta zeuden, baina ingeniaritza hutsegite handi batek erabilezina utzi zuen. Hori dela eta, Văcărești bost metroko altuerako hormigoizko hormen perimetro batek babestutako urtegi huts gisa geratu zen.

Denborarekin, espazioa paisaia izugarri aberatsez bete zen -belardietatik hasi eta hezegune oparoetara- ehunka flora eta fauna espezierekin, babestutako hegazti, igaraba, suge eta dortoka espezie barne.