Eusko Jaurlaritzak eskaintzen du. Udaletxeri eta beste toki entitate batzuei zuzendutako diru-laguntza sorta, garapen jasangarriarekin lotutako proiektu eta ekintzak egin ditzaten. Horiek eskatzeko epea bukatzear da, aukera hau ez galtzera gonbidatzen zaituztegu.
Laguntza hauei esker, iraunkortasunaren arlo ezberdinetako planak, programak eta proiektuak burutzea ahalbidetzen da, hala nola, Klima Aldaketa, Lurzoruaren Kutsadura, Natura Ondarea, Ekonomia Zirkularra eta Iraunkortasunerako Hezkuntza. Guztiak gai interesgarriak, zeinetan laguntza teknikoa behar izanez gero elkarlanean aritzeko prest gauden. Klima Aldaketari Egokitzeko Udal Planak garatzeko aukera da; Udalerriko enpresentzako prestakuntza-ekintzak egitea Ekonomia Zirkularraren arloan edo tokiko Agenda 21 eta eskola Agenda 21 koordinatzea Tokiko Agenda 2030 berria sortzearekin batera.
Naider-en mota honetako zereginetarako laguntza teknikoa egiteko prest gaude eta bururatzen zaizkizunekin elkarlanean aritzeko prest gaude. Edozein galdera edo proposamenetarako, jarri gurekin harremanetan jiglesias@naider.com helbidera.