“The Economist” aldizkariko “Economist Intelligence Unit’s (EIU)”-ren arabera, planetako bizi-kalitate orokorra %1 jaitsi da, krisi ekonomikoaren eta nazioarteko gatazken ondorioz, hala ere, zorionez, hurrengo urteetan bizi-kalitatea berriro igoko dela kalkulatu du. Horrekin lotuta, gaur egun bizitzeko puntuaziorik onena eta txarrena duten hirien sailkapena egin du aldizkariak.
Zerrendaren buruan Australiako Melbourne hiria da 100etik 97,5eko puntuazioa lortuz, bosgarren urtez jarraian zerrendaren buruan dagoen hiria. Kontrako aldean, hiria suntsitzen duten gatazka armatu larrien ondorioz, Siriako Damasko hiria dago.
Europako lehen hiria sailkapeneko bigarren postuan dago eta Austriako Viena baino ez da. Zerrenda buru izan ohi diren hiriek ezaugarri komunak dituzte; Oro har, demografia-dentsitate baxuko herrialde aberatsetan kokatutako hiri ertain-handiak dira.