Enpresek aliantzak bilatu behar dituzte zirkulartasunerantz igarotzeko, eta behar hori Munduko Ekonomia Foroaren “Circular Transformation of Industries: The Role of Partnerships” dokumentuak erakusten du.

Balio-kate zirkular berriak sortzeko, elkarlan aukerak sortu behar dira. Ikuspegi zirkularra modu isolatuan hartzeak mugatu egiten du enpresa batek estrategia horretatik balioa ateratzeko duen gaitasuna: elkarteek bide azkarragoa eta errentagarriagoa eskaintzen dute ezagutza eta material zirkularrak eskuratzeko, industria-politika eta -arauetan eragina izateko eta ondasun eta zerbitzu zirkularren merkatu bat sortzeko.