Klima Aldaketaren 2050erako Euskal Estrategiak, berotegi-efektuko gasen emisioak epe luzera murrizteko helburuak lortzeko onartuak, bere helburuen artean ezartzen du klima-aldaketaren arloan arduratsua, eredugarria eta erreferentea izango den euskal administrazio publikoa izatea, eta adierazten du euskal gizarteko eragile guztien inplikazioa lortzeko euskal administrazio publikoko organo guztietatik ekintza eredugarri bat bultzatu behar dela.

EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen bidez, administrazio publikoa zenbait ekintza egitera behartzen da, trantsizio energetikoan aurrera egiteko eta kontsumoak murrizteko. Eta, zehazki, 27. artikuluan aipatzen da nahitaezkoa dela bere jardun-eremuko langileen prestakuntza-plan bat ezartzea energia aurreztea eta eraginkortasuna handitzeko teknikei buruz, legea indarrean sartu eta bat edo bi urteko epean biztanle kopuruaren arabera.

Erakundepublikoei planteatzen zaien behar horri erantzun nahi dio prestakuntza honek, eta, horrez gain, beharrezko tresnak eman eta orientabide nagusiak ezarri nahi ditu, administrazioak ezarritako helburu energetikoak lortu ahal izan ditzan. Horretarako, punturik garrantzitsuenetan zentratuko da, hala nola helburu eta ekintzetan, energia-inbentarioetan, kontsumoen kontrolean, energia-auditoretzetan, autokontsumoan eta energia berriztagarrietan, eta instalazioen, ekipoen, floten eta ibilgailuen berrikuntzan.

Proposatutako ikastaroei buruzko informazio gehiago gure eskuorrian:

EFIZIENTZIA_ENERGETIKO_IKASTAROAK.pdf

×

Irudi nagusia: Federico Beccari, Unsplash