EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legeak administrazio publikoentzat ezartzen dituen eskakizunak betetzeko, laguntza horrek foru-sektore osoaren energia-diagnostikoa egiteko zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, erakunde bakoitzaren 2016tik 2022ra bitarteko energia-kontsumoari buruzko datuak bildu dira, eta horiei lotutako eraikinen, instalazioen eta ibilgailuen inbentarioak egin dira. Emaitza gisa, egungo egoeraren eta energia-portaeraren bilakaeraren diagnostiko aurreratua lortu da, ondoren, foru-sektorea PGAEn sartzeko eta Legeak 2030erako ezartzen dituen energia-kontsumoa murrizteko helburuak betetzeko.