Ekainaren 14an, asteazkena, egin zen Bilbon, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ekitaldi-aretoan, Udalsarearen 63. batzorde teknikoa, 2023ko bigarrena.
Batzordean, azken hiruhilekoan sarearen jarduerari buruzko informazioa eman zen, eta hurrengo lan-ildoak aurkeztu ziren. Landu ziren gai nagusien artean, tokiko garapen jasangarrirako laguntzei buruz datozen asteetan argitaratuko den aginduaren informazioa aurreratu zen, udalerriek klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan gazteak enplegatu ahal izateko Lanbideren programaren deialdiaren xehetasunak partekatu ziren, eta ekonomia zirkularrean hondakinei eta lurzori kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak toki-erakundeentzat dituen inplikazioei buruzko mintegi bat egin zen.
Topaketan 70 pertsona baino gehiago bildu ginen udal, eskualde eta erakundeetako teknikari eta arduradunen artean, hala nola EUDEL, EVE-Euskal Energia Erakundea, HAZI Fundazioa eta IHOBE bera, sarea koordinatzen duen erakundea den aldetik, eta NAIDERetik laguntza teknikoa eman genion.