NAIDERek proposamena aurkeztu dio BEAZ Bizkaiari Bizkaiak Ekonomia Urdinaren eremuan (Blue Economy ere esaten zaio), industrian eta zerbitzu aurreratuetan fokua duen sustapen ekonomikorako duen ahalmenaren azterketa-diagnostikoa egiteko.

Eskualdearen lehiakortasuna bultzatzeko Bizkaia Orekan Sakonduz (BOSz) estrategiaren testuinguruan, Ekonomia Urdina, itsasoarekin eta kostaldearekin lotutako jarduera ekonomikoak hartzen dituena, aukera-eremu gisa identifikatzen da Bizkaiarentzat, Lurralde Historikoaren gaitasun eta indargune bereizgarriak kontuan hartuta, itsasertzaren eta kostaldearen osagaiagatik. BEAZ Bizkaia Foru Sozietatea Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin elkarlanean ari da BOSz estrategia hedatzen. Bizkaiak Ekonomia Urdinean duen posizionamenduaren diagnostikoa bat dator Foru Aldundiaren eskualde-lehiakortasuneko estrategiaren lehentasun eta helburuekin.


Irudi nagusia: Michael Olsen Unsplash-en