Atzo, urtarrilak 18, NAIDERek Gasteizko 2023-2030erako Ekintzailetzako Plan Integralaren aurkezpenean parte hartzeko aukera izan zuen. Plan hori prestatzeko, euskal hiriburuko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailarekin lankidetzan aritu zen. Ekitaldia, arloko zinegotziarekin batera, Europa Biltzar Jauregian egin zen, Araba Ekinean sareko eragileak gerturatu zirela.
Plan berriak Gasteizko Udalak datozen zazpi urteetan garatu beharreko proiektu estrategikoak ezartzen ditu. Dokumentua sei helburu estrategikotan egituratzen da, eta, hasteko, hiria ingurune ekintzaile gisa aktibatzen da, eta horren mugarri nagusia Zabalgunea Eko Barruti Ekintzailea proiektuaren garapena da. Halaber, industriaren eta hari lotutako zerbitzuen sektorean ekintzailetza espezializatua bultzatzeko ekintzak aurreikusten ditu, bi ekimen nabarmenekin: “Jundiz 5.0” eta “Gamarra-Betoño Berpiztu”. Hirugarren helburu bat ekintzailetza bultzatzeko neurriak abian jartzea da, ekintzailetza-ahalmen handia duten sektore emergenteetan, besteak beste, “Basaldea 1”, “Circular Hub”, “Urban Lab” eta “Sormen industriak” proiektuekin.
Ibilbide-orri berriaren barruan sartzen dira, halaber, ekintzailetzaren funtsezko esparruetan laguntza eraginkorra ematea, espiritu ekintzailea sustatzea, kultura ekintzailea eta hirian ekiteko gaitasuna, bai eta ekosistema ekintzailearen eragile garrantzitsuekiko elkarlaneko gobernantza indartzea ere.