Pasa den ostegunean Ortuellako ikasleek Eskola Agenda 2030ren baitan egindako lana aurkezteko aukera izan zuten udaleko osoko bilkuran, alderdi politiko guztien aurrean. Naiderrek bere asistentzia eman du eskolako agendaren tokiko maila aurrera eramateko ikasturtean zehar.
Bertan, Saulo Nebredak (alkatea) egindako harreraren ondoren, Otxartaga, San Félix eta Ortuella BHIko ikasleek Ortuellako biztanleek kontsumo arduratsuaren inguruan dituzten ohiturei eta aukerei buruz batera egindako diagnostikoa aurkeztu dute. Diagnostikoa egiteko, 450 inkesta baino gehiago egin zaizkie herritarrei eta ikasleei. Hortik ondorio argi bat atera dute:


Herritarrak gero eta kontzienteagoak dira eta kontsumo arduratsua gero eta integratuagoa dute (produktuen jatorria, bilgarriak, kalitatea, produktuen beharraren balorazioa eta abar gehiago hartzen dira kontuan), baina ekintzara igarotzean oztopoak aurkitzen dituzte: prezio garestiagoa, erosotasun falta, aukera falta, eta abar. Hori dela eta, oraindik ez da benetan gauzatzen eskuratutako kontzientzia.
Arazo horren aurrean, ikasleek hobekuntza-eremu zehatzak identifikatu eta lehenetsi dituzte, eta horiei heltzeko ekintzak proposatu dituzte. Datorren ikasturtean ikasleek jarduera horietako bat jarriko dute martxan, Ortuellan kontsumo arduratsua sustatzeko konpromisoari helduta.
Ikasleek proposamenak ere bidali dizkiote udalari kontsumo arduratsuko aukera eta ekimen gehiago sustatzeko.


