Datozen hiru urteetan, NAIDERek Bilboko Udala laguntzen jarraituko du 2050eko Ingurumen Estrategiaren jarraipena eta monitorizazioa egiten. Bilbok 2019tik darama bere Neutraltasun, Erresilientzia eta Osasun Estrategia inplementatzen, eta Euskadiko udal nagusiari laguntza teknikoa emateko aukera izan dugu haren ezarpenean eta garapenean. Udalari laguntzeko aurkeztutako proposamenetan kalifikaziorik altuena lortu ondoren, hiribilduari bere trantsizio iraunkorrean ematen zaion babesa indartzeko erronkari aurre egin behar diogu.

Datozen urteetan, aholkularitza tekniko aditua eta orientazio estrategikoa emango dizkiogu Udalari Estrategiaren hiru arloetan, baita funtsezko gaietan ere, hala nola hiri-azpiegitura berdean eta erosketa publiko berdean. Gure lanean, digitalizazioari eta datu-behatokiak garatzeari ekingo diogu. Egin beharreko lanak diagnostikoak egitea eta punta-puntako hirien mailako politikak, metodologiak eta irizpideak planteatzea hartuko ditu barne.


Irudi ilustratiboa: Diana Novak, Unsplash