Ihobek Euskadin ezarritako klima-egokitzapenerako Naturan Oinarritutako Konponbideen (NBS ingelesezko sigletan) bisore interaktiboa plazaratu du. Horren diseinuan eta garapenean lan egin dugu NAIDERen. EAEko udalerrietan eskuragarri dauden NBS praktikei buruzko informazio egituratua ikusteko aukera ematen duen web-tresna esku-hartze berriekin etengabe eguneratzeko konfiguratuta dago.

KLIMA 2050 Klima Aldaketaren Euskal Estrategia 2015ean onartu zenean, NBSak politika publiko koordinatu eta finantzatu gisa eratu ziren Euskadin. Ondoriozko hedapen-politiken ondorioz, IHOBEk hainbat tresna eta zerbitzu prestatu ditu eragile eta administrazio publikoei laguntzeko NBSak beren eskumenen esparruan integratzen. NBSrekin egiten diren esku-hartzeak gero eta ohikoagoak izango direlakoan, web tresna bisual bat sortuko da.