Gasteizko erdigunea biziberritzeko ZABALGUNEA EKO-BARRUTI EKINTZAILEA proiektuan lanean jarraitzen dugu, aste honetan Principal Antzokiko etxadiaren birgaitze integralerako aukerak identifikatzeko eta elkarrekin sortzeko lehenengo AUZO TAILERRA eginez.
Tailerra Opera Eraikinean egin da, eta 50 pertsona baino gehiago bertaratu dira, herritarrak eta etxadiko eragile garrantzitsuak ordezkatuz. Bere parte-hartzeak proiektuaren inguruan gizarte-kohesioa eraikitzen laguntzen du.
Saioan zehar, Haizea Aguirre Puértolas, Edurne Astaburuaga López eta Iván de Torres lankideek, Paisaje Transversaleko Iñaki Romero Fernández de Larrearekin batera, proiektua aurkeztu dute, eta bertaratutakoei gonbidapena egin diete, etxadiak har ditzakeen proiektuei buruzko ideiak proposatzeko eta beren ikuspuntua adierazteko.
Gasteizko prentsak tailerrari buruzko informazioa eman du, herritarren parte-hartzea bultzatuz, eta bileran bertan ere izan ditugu hedabideak, jorratutakoari bozgorailua emateko. Halaber, eskertzekoa da Ensanche XIX Elkartearen laguntza.
Parte-hartze prozesua ekintza eta saio berriekin garatuko da datozen hilabeteetan. Egun gutxi barru, ZABALGUNEA EKO-BARRUTI EKINTZAILEA proiektuaren Bulego Teknikoa irekiko da Dato kaleko 38. zenbakian.
ZABALGUNEA EKO-BARRUTI EKINTZAILEA proiektua Gasteizko Udalak gidatzen du, Zabalgunea 21 Zabalgunea Udal Hirigintza Sozietatearen bitartez. NAIDERek, Paisaje Transversalekin batera, etxadiaren birgaitze integralerako aurretiazko azterlanak egiten laguntzen du.










