Joan den astelehenean, otsailaren 12an, Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Forora joateko aukera izan genuen. Foro hori erreferentziazko erakundea da ingurumen-politikak eta -estrategiak hedatzeko, eta duela urte batzuetatik ari gara harekin lankidetzan klima-aldaketarekin, tokiko iraunkortasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta azpiegitura berdearekin lotutako gaietan.

Erronka handia, eta, gainera, plazer handia da Ihobe bezalako bezero estrategiko batekin lan egitea, gure ingurunea hobetzen laguntzeko.