Naiderretik Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) lankidetzan aritu gara Euskadiko diagnostiko soziopolitikoa berrikusteko, SIreNERGY Europako INTERREG proiektuaren esparruan.

Diagnostiko honen bidez, Euskadiko landa-eremuan energia berriztagarriko proiektuen egungo eta etorkizuneko garapenean eragina duten kanpoko faktoreak identifikatu eta aztertu nahi dira. SIreNERGY proiektuaren helburua, EEEk parte hartzen duena, energia berriztagarrien proiektuen onarpen soziala hobetzen lagunduko duten ekimenak garatzea da, adibidez, herritarren parte-hartzearen eta dagozkion ekimenen sozializazioaren bidez.