Joan den ostiralean, otsailak 2, Naider Taldea Bilbon bildu zen abenduan hasi eta urtero egiten dugun barne hausnarketa prozesua biribiltzeko.

Naider eraikitzen ari garen pertsona guztiekin batera egindako hausnarketak honako hauek balioesteko balio du: kolaboratzaileekin eta bezeroekin batera lantzen ari garen jarduera-esparruetan Taldeak lortu duen sendotzea, bai eta arlo tematikoan nahiz geografikoan hasitako bide berriak, eta datozen hilabeteetan izango ditugun erronkei aurre egiteko planak eta ideiak zehazteko ere.

2024an, Naiderrek 20 urteko ibilbidea beteko du, eta proiektuz eta ekimenez beteta gaude. Berrikuntzak denekin partekatzen jarraituko dugu laster. Mila esker guztioi!