Lea-Artibai, landa-eremurako Energia Trantsizioko Planaren bidean

 egilea
Share

Azaroaren 3an, Markina-Xemeinen egin zen Lea-Artibaiko Energia Trantsizioko Plana lantzeko lehen lan-saioa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea Artibai Landa Garapenak bultzatutako ekimena da, eta NAIDERek ematen du laguntza teknikoa. Bizkaiko landa-eskualdeetan mota horretako lehen plana da.

Planak landa-eremuaren berariazko beharrak eta aukerak ditu ardatz. Helburua da energia-trantsizioko jarduketa bideragarriak identifikatzea lau esparrutan: lehen sektorea eta basogintza, landa-turismoa, mugikortasuna, eta udal-zerbitzu eta -ekipamenduak.

Ekimena Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Eskualde Programaren barruan kokatzen da, eta lurraldean dagoeneko martxan diren proiektu eta esperientzietatik abiatzen da.

Saioan, udaletako eta eskualdeko beste erakunde batzuetako ordezkariek identifikatutako aukerak kontrastatu zituzten, eta jarduketa-lehentasunak finkatzen hasi ziren. Prozesuak azterketa teknikoa eta tokiko eragileen parte-hartzea uztartzen ditu, elkarrizketen eta lan-saioen bidez.

Datozen hilabeteetan, Planaren helburuak, jarduketa-ildoak eta proiektu traktoreak zehaztuko dira, baita eragile bakoitzak hura martxan jartzean izango duen zeregina ere.

Primera sesión de trabajo del Plan de Transición Energética de Lea-Artibai en Markina-Xemein
Primera sesión de trabajo del Plan de Transición Energética de Lea-Artibai en Markina-Xemein