NAIDERrek Bilboko Udalarentzat garatutako Bilbao 2050 Hiri Biki Digitala Smart Territories kategoriako finalista izendatu dute enerTIC Awards sarien XIV. edizioan. Sariek digitalizazioa energia-eraginkortasunean eta jasangarritasunean aplikatzen duten proiektuak aitortzen dituzte.
Biki digitala Bilbao 2050 Ingurumen Estrategiari emandako laguntza teknikoaren baitan garatu da. Estrategiaren lau ardatzen jarraipena (karbono-neutraltasuna, uholde-arriskua, bero-boladak eta ingurumen-osasuna) biltzen du hiriaren 3D kartografiaren gainean. Horrez gain, energia-birgaitzeko, klima-egokitzapeneko edo birnaturalizazioko neurriak simulatzeko gaitasunak ditu, 2050era arteko agertokiak alderatzeko.
Bilbaok Segoviako Udalaren Biki Digitalarekin eta Valladolideko Udalaren VIBES-Ríos de Luz proiektuarekin batera lehiatuko du finalean. Proiektu irabazlea urriaren 20tik azaroaren 13ra bitarteko lineako bozketa bidez aukeratuko da, eta emaitza abenduaren 10ean emango da ezagutzera Madrilen.
Biki digitalari buruzko informazio gehiago NaiderLab-eko proiektuaren fitxan eta enerTICek argitaratutako hautagaitzan (gaztelaniaz).



