NAIDERek lankidetza-aliantza estreinatu du Kataluniako EURECAT zentro teknologikoarekin. Lehen lankidetza horren helburua IHOBE Euskal Ingurumen Agentziarentzat Ingurumena Behatzeko eta Monitorizatzeko Sistema bat garatzea da. Sistemak klima-aldaketari, ekonomia zirkularrari, lurzoruei eta tokiko iraunkortasunari buruzko informazioa integratuko du. EURECATek arlo horretan eta digitalizazio-prozesuetan duen ezagutza teknologikoa gehitu du lankidetzara.

NAIDERek ingurumen-plangintza estrategikoan duen know-how espezifikoa eta ingurumen- eta klima-joeren eta -agertokien ezagutza aditua txertatu ditu.

EURECAT Kataluniako zentro teknologiko nagusia eta Europako zentro teknologiko garrantzitsuenetako bat da. Urtean 50 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak ditu, bezero pribatuen eta programa publikoen artean, eta guztira 670 profesional baino gehiago ditu, Kataluniako geografia osoan banatutako 11 zentroen artean banatuta, baita Txilen egoitza bat ere.