NAIDERen udako argitalpena eskuragarri dago irakurtzeko. “Europa bidegurutzean” izenburupean, hiri, lurralde eta komunitateetatik etorkizunari aurre egiteko sortzen ari diren erantzun ausartak balioesten ditugu. Ziurgabetasun globalaren, paralisi politikoaren eta atzerapauso demokratikoen aurrean, Europako balioak berresten dituzten ekimen eraldatzaileak azaleratzen dira: iraunkortasuna, lankidetza, berrikuntza eta konpromiso zibikoa.
Ezagutzaren ekonomiaren, plangintza klimatikoaren edo hiri-eredu berrien inguruko analisiak biltzen ditugu, baita garapen bidezkoago eta erresilienteago baten aldeko apustua egiten duten lurraldeen esperientzia zehatzak ere. Etorkizunari begirada irekia, 2025eko bigarren hiruhilekoan NAIDERetik landu ditugun proiektu eta ekimenen errepasoarekin osatzen dena.