Naiderrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Lan Ikuskaritzari lagunduko dio 2026-2028 Kudeaketa Plana egiten.
Proiektua Ikuskaritzaren hurrengo urteetako jarduna gidatuko duen dokumentu estrategiko bat egituratu eta idaztea izango da, bere lehentasun instituzionalekin, eskura dauden baliabideekin eta antolaketa-erronkekin lerrokatuta. Planak funtsezko arloak jorratuko ditu, hala nola langileen hornidura, baliabide materialen hobekuntza, ikuskapen-jardunaren plangintza eta gardentasuna.
Naider-etik plangintza publikoan dugun esperientzia eskainiko dugu, talde teknikoaren barne-hausnarketa erraztuz eta ikuspegi operatiboa bermatuz.
Ilustrazioa: Steve Johnson





