Valentziako Erkidegoko etorkizuneko parke teknologikoen lurralde-azterketarako proposamena

 egilea
Share

NAIDERrek proposamen bat aurkeztu dio Generalitat Valencianaren Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiari, etorkizuneko parke teknologikoen kokapenak hautatu eta horiek dimentsionatzeko lurralde-azterketa egiteko. Parke horiek Endavant Planean aurreikusita daude, 2024ko DANAren ondoren lurraldea suspertzeko.

Ekintzailetza- eta berrikuntza-gune berriek enpresa-sarea dibertsifikatu eta kalitatezko enplegua sortu nahi dute, besteak beste, aeroespazialean, bioteknologian edo hidrogeno berdean.

Erronka ez da lurzorua aurkitzea soilik. Kaltetutako eremuaren suspertzea bultzatuko duten, hiru probintziak egituratuko dituzten eta kokaleku bakoitzaren lurralde- eta klima-erresilientzia bermatuko duten berrikuntza-ekosistemak eratzea da kontua.

Proposamenak lurralde-analisiko bost plano biltzen ditu, Erkidego osoaren eskalan arriskua, jarduera ekonomikoa, konektibitatea eta ezagutza-ekosistema uztartzen dituztenak.