Bizkaiko Foru Aldundiaren energia eta klima planen jarraipena

 egilea
Share

Datozen hiru urteetan, Bizkaiko Foru Aldundiak Naiderren laguntza teknikoa izango du energiari eta klimari buruzko planen jarraipena egiteko, bai eta trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko euskal araudia aplikatzeko ere.

Zerbitzu honen helburua BFAko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari laguntzea da, trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko euskal legeak foru-administrazioan integratzeko beharrezkoak diren ekintzen definizioan, egokitzapenean, jarraipenean eta ebaluazioan.

Naiderrek egin beharreko lanen artean daude Energia Jarduketarako Foru Planaren jarraipenean laguntzea, BFAren trantsizio energetikorako eta klima-aldaketarako plan eta estrategien jarraipena egitea, Klima eta Energia Gobernantzako organoen bilerak antolatzen laguntzea, eta otsailaren 8ko 1/2024 Legetik eratorritako betebeharrak betetzen laguntzea, klimaren eta trantsizio energetikoaren ikuspegia txertatzeko.


Irudia: Fred Romero