Atzo, otsailaren 26an, osteguna, NAIDERrek saio parte-hartzailea egin zuen Izarra Centren, Urtia Industrialdeko Kudeaketa eta Jarduketa Plan Integraleko informazio-panelen erakusketa-aldia amaitutzat eman zuena. Urtia industrialdea jarduera ekonomikorako gune partekatua da Ermua eta Mallabia udalerrien artean.
Saioan, azken asteetan industrialdeko enpresek egindako ekarpenak partekatu eta Planaren jarduketa-aukeren mapan txertatu ziren; mapa hori zortzi arlo tematikoren inguruan egituratzen da. Eztabaidetan industrialdearen eguneroko bizitzako funtsezko gaiak landu ziren: zoladuren birgaitzea; seinaleztapena eta zamalanetarako guneen hobekuntza; saihesbide berriaren eragina enpresen sarbide eta aparkalekuetan; industria-hondakinen kudeaketa lankidetza bidezkoa, ikuspegi zirkularretik; autokontsumo partekatua izango lukeen tokiko energia-komunitate bat sortzeko aukera; eta ibaiaren ibilguari lotutako uholde- eta drainatze-erronkak. Zeharka, industrialdearen lehiakortasunaz eta hiri zein industria-ingurunearen hobekuntzaz ere eztabaidatu zen, jarduera ekonomikoa erakartzeko eta atxikitzeko funtsezko faktore gisa.
Saioak, halaber, eskuragarri dagoen finantzaketa-maparen definizioan aurrera egiteko aukera eman zuen; mapa horrek Foru Aldundiaren baliabideak, Lehentasunezko Jarduketa Eremua eta energia-kontsumoen monitorizaziorako Datuen Espazio proiektu bat bultzatzeko aukera jasotzen ditu. Gainera, Plana egituratuko duten ekintza-fitxen egitura berrikusi zen.
Tailerrean NAIDER taldeko Iván de Torres eta Haizea Aguirre Puértolas izan ziren, Urtia industrialdeko enpresetako ordezkariekin batera. Hurrengo urratsa Plan Integralaren behin betiko baliozkotzea izango da, martxorako aurreikusita dagoena.








