Aste honetan dinamizazio-saio bat gidatu dugu “EAEko komunitate eta eskualde intereseko itsasertz eta kostaldeko habitaten klima-aldaketarekiko zaurgarritasunaren eta arriskuen azterketa eta ekintza-planaren proposamena” proiektuaren baitan.
Saioan ekosistema marinoekin lotutako hainbat arlotako adituek parte hartu zuten, eta haiekin batera aztertu genituen aztergai izango diren habitaten lehen identifikazioa eta haiei eragiten dieten inpaktu-kate nagusiak. Eduki horiek aurretik AZTIren taldeak landu zituen, Ihobek gidatutako proiektu honetan gurekin batera diharduen erakundeak.
Saioak aukera eman zuen azterketaren funtsezko elementuak zehazten eta ekintza-plana prestatzeko oinarri teknikoa sendotzen jarraitzeko. Hurrengo hilabeteetan, prozesuak aurrera egingo du adituen komunitatearekin batera egindako lan- eta kontraste-saio berriekin.
Mila esker saioan bere ezagutza partekatu zuten eta hurrengo hilabeteetan proiektuan parte hartzen jarraituko duten guztiei.





