Sarrerak honela idatzita:

Naider

  • Ekintza Klimatiko eta Energia arloko aholkularia

    DESKRIBAPEN OROKORRA Ingurumen-ingeniaria edo hirigilea, graduondoko prestakuntzarekin eta trantsizio ekologikoko, eraldaketa energetikoko eta hiri- eta lurralde-birsorkuntzako prozesu estrategikoetan esperientzia duena. Pertsona balioaniztunak, konprometituak eta gure inguruneko eraldaketa-prozesuekiko jakin-mina dutenak bilatzen ditugu; gaitasun analitikoak eta datuen kudeaketakoak uztartzen dituzten pertsonak, estrategiak eta plangintza formulatzeko gaitasuna eta interesa dutenak. EGINKIZUNAK Aholkularitza estrategikoko zerbitzuak aktibatzea, kudeatzea eta gauzatzea…

  • Lurralde-Lehiakortasunaren Behatokia

    zer da LURRALDE-LEHIAKORTASUNA EZAGUTZEKO PLATAFORMA BIRTUALA Lurralde-lehiakortasunaren behatokia plataforma birtual bat da, enpresa-ehunaren ezaugarriekin batera adierazle sozioekonomikoak bildu eta aztertzen dituena. helburuak KUDEATU, MONITORIZATU, EBALUATU Behatokiak adierazle sozioekonomikoen monitorizazioa eta jarraipena errazten du, eta informazio garrantzitsua ematen du politikak ebaluatzeko, aukera-arloak identifikatzeko eta erabakiak informatuta hartzeko. funtzionalitateak ANALISIA, JARRAIPENA ETA MANTENTZE INTEGRALA ETA AUTOMATIZATUA erakunde…

  • Naider-en argitalpen berria: “Trantsizioak ez du atzerapenik onartzen”

    Jada irakurgai dago NAIDERen neguko argitalpena. “Trantsizioak ez du atzerapenik onartzen” izenburupean, ekonomia, berrikuntza, ekintza publikoa eta lurraldea irakurtzeko modu berriei buruzko analisiak eta gogoetak jasotzen ditugu, bai eta estrategiak lurraldera jaisten direnean proiektu bihurtzen direla erakusten duten esperientzia zehatzak ere. Horri guztiari NAIDERetik azken urtean garatu ditugun proiektu eta ekimenen errepasoa gehitzen zaio. Gainera,…

  • Bilboko Klima Misioari hainbat erreferentziazko erakundek atxikitzeko proposamena

    Hiriko hainbat erakunderekin bildu gara Bilboko Klima Misioa aurkezteko eta misio horri atxikitzeko proposamena egiteko, hiria klima-neutraltasunera bidean laguntzeko, 2030erako bete beharreko helburua baita. Bilera hau NAIDERrek Bilboko Udalari ematen dion idazkaritza teknikoaren esparruan kokatzen da, hiriko Klima Misioa definitu eta hedatzeko. Azken urtean zehar hiriko Akordio Klimatikoa idazten aritu gara; dokumentu hori Gobernu Batzarrean…

  • Txorierri Zirkularra Foroa

    Txorierriko enpresek, Egaz Txorierri agentziaren eta NAIDERen koordinazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Novattiaren, Ihoberen eta Aclimaren parte-hartzearekin, Txorierri Zirkularra Foroan parte hartu dute gaur, eskualdeko enpresen artean ekonomia zirkularreko praktiken inguruko sinergiak sortzea sustatzen duen foroa. Ekitaldia Bizkaiko Waste Labean egin da, eta zentruko zuzendari taldeak antolatutako aurkezpen eta bisita gidatua izan ditu. Egazek azaldu…

  • ROOTS, Auzoen Berroneratze Sistemikorako Europako Proiektua

    NAIDERek eta Errenteriako Udalak, 14 bazkideko nazioarteko partzuergo batekin batera, HORIZON-NEB-2025-01-REGEN-01 Europako deialdirako ROOTS (Regenerative Open Operations, Tools & Standards for Neighbourhood Systemic Regeneration) proposamena aurkeztu dute. Hautatua izanez gero, ekimena datozen hiru urteetan garatuko da, eta Galtzaraborda eta Europako beste auzo batzuk hiri-eskalan aplikatutako diseinu birsortzailearen erreferente bihurtuko dira. ROOTSek auzoak eraldatzeko modu berri…

  • DENOK, red europea para prevenir la gentrificación y promover barrios justos

    Un consorcio internacional liderado por el Ayuntamiento de Errenteria y con NAIDER como socio de cabecera ha presentado la propuesta DENOK (Diverse Engagement through Neighbourhoods and Open Knowledge) a la convocatoria HORIZON-NEB-2025-01 PARTICIPATION-04 del programa Horizon Europe. DENOK nace para abordar uno de los grandes retos urbanos europeos: cómo regenerar barrios sin generar desplazamiento, preservando…

  • Gasteizko Zabalgunearen berroneratze urbanoko proiektu pilotuaren emaitzen aurkezpen-jardunaldia

    Gasteizek urrats bat gehiago egin du XIX. mendeko bere Zabalgune­aren eraldaketa integralerantz, Ensanche 21 Zabalgunea elkarteak (Gasteizko Udalaren menpekoa) garatutako berroneratze urbano multidimentsionaleko proiektuaren emaitzak aurkeztuta. Proiektu horretan NAIDERren laguntza teknikoa izan du Principal Antzokiaren etxadirako, hiriguneko gune enblematikoenetako bat dena. Aurkezpen jardunaldia azaroaren 13ko ostegunean izan zen, Círculo Vitoriano aretoan, Zabalgunea 21 sozietate publikoaren…

  • SHORESAFE, kostaldeko biztanleen segurtasuna eta ongizatea indartzeko proposamen europarra

    Aste honetan, SHORESAFE proiektuaren proposamena ofizialki aurkeztu da Horizon Europe programara. Ekimen ausart honek Europako kostaldeetako arrisku-kudeaketa eraldatzea du helburu, ikuspegi prebentiboago, prediktiboago, integratuago eta parte-hartzaileago baterantz. Proiektuak lau urteko iraupena izango du eta guztira 4 milioi euroko aurrekontua izango du. Alicanteko Unibertsitatea da liderra, eta gure zorion eta eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiogu egindako…

  • Ezagutzaren gizarteratzeari buruzko Praktika Komunitateko lan-saioa

    Urriaren 31n, hogei profesional baino gehiagorekin elkartu ginen Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako Ezagutzaren Gizarteratzeari buruzko Praktika Komunitateko bigarren lan-saioan. Saioa Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egin zen, eta bertan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeetako komunikazio eta dibulgazio arduradunak bildu ziren. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak NAIDERen laguntza teknikoa du Praktika…