Sarrerak honela idatzita:

Naider

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikin parkearen kudeaketa energetikoaren hobekuntza

    Bizkaiko Foru Aldundiak bere eraikin parkearen kudeaketa energetikoa hobetzeko lana bultzatzen du, Foru Jarduera Energetikoaren Planaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen esparruan. Datu-base hutsa izatetik harago, eraikinen inbentarioa tresna estrategiko gisa ulertzen da, erakundeak energia nola kontsumitzen duen ezagutzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta erabakiak hartzea orientatzeko. Lana informazio homogeneoa, eguneratua eta operatiboa…

  • AlcoiBioUP! proiektuaren Adierazleen Jarraipen Sistemaren aurkezpena udal gobernu-taldearen aurrean

    NAIDERrek Alcoiko Udalari aurkeztu dio AlcoiBioUp! proiektuaren C3 Ekintzaren esparruan garatutako jarraipen-sistema. Sistema horren helburua da hiri-errenaturalizazioko jardueren emaitzak modu egituratuan neurtzea eta udal-kudeaketarako tresna gisa haren jarraitutasuna erraztea. Saioan, Fundación Biodiversidad-ek ezarritako adierazle-sistemaren arkitektura azaldu dugu. Sistema hori hainbat dimentsioren inguruan egituratzen da: jarduketa-azalerak, hiri-biodibertsitatea, konektibitate ekologikoa, klima-erresilientzia, ingurumen eta gizarte ko-onurak eta genero-ikuspegia….

  • SODENAk NAIDER homologatu du Nafarroako sektore eta balio-kate estrategikoen garapenean laguntza teknikoa emateko

    SODENAk NAIDER homologatu du Nafarroako sektore eta balio-kate estrategikoen garapenean laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eskaintzeko. Homologazio honek NAIDERi aukera ematen dio sektore-analisi eta -mapaketa lanak egiteko, joerak eta enpresa-erronkak identifikatzeko, ekintza-planak eta ibilbide-orriak prestatzeko, baita lehiakortasuna, dibertsifikazioa, berrikuntza, nazioartekotzea edo jasangarritasuna sustatzera bideratutako ekimenetan laguntza teknikoa emateko ere. Bere Erosketa Sistema Dinamikoaren bidez, SODENAk kaudimen…

  • Bilbao 2050 Ingurumen Estrategia: etengabeko bilakaeran dagoen ingurumen-kudeaketa sistema

    Bilbo 2050 Ingurumen Estrategia hiriko trantsizio ekologikoa gidatzeko erreferentzia-esparrua da, udaleko ingurumen-informazioaren plangintza, jarraipena eta kudeaketa ikuspegi integratu batetik artikulatuz. Testuinguru horretan, Bilboko Udalak lan-sistema finkatu bat du, helburuak, tresnak eta eragileak jasangarritasun urbanoaren ikuspegi partekatu baten inguruan lerrokatzeko aukera ematen duena, Naider-en laguntza teknikoarekin. Laguntza hori urte anitzeko kontratu baten esparruan garatzen da, 2025ean…

  • Plentziak Arpillao ingurua berroneratzeko aukerak aztertzen ditu, berrikuntzaren eta ekonomia urdinaren ikuspegitik

    Plentziako Udalak hausnarketa estrategikoko prozesu bat abiatu du Arpillao ingurua osotasunean berroneratzeko aukerak identifikatzeko. Udalerriko itsasertzaren gune berezienetako bat da, eta gaur egun lanketa fasean dagoen lan honen helburua da etorkizuneko ikuspegi bat definitzea, hiri-biziberritzea eta itsas ezagutzari, berrikuntzari eta jasangarritasunari lotutako jarduera ekonomikoa uztartuko dituena. Ekimenaren abiapuntuan hainbat faktore elkartzen dira, udalerriarentzat aukera-leiho bat…

  • Ihobe-ren Hornitzaile Erakundeen Foroa 2026

    Ihobe, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak, urtero elkarrizketa irekitzen du bere balizko hornitzaile diren erakundeekin, gardentasunean, lankidetzan eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutako epe luzeko harremanak sendotzea ahalbidetuko duten estrategiak eta prozesuak garatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, Naiderrek ekitaldian parte hartu du, Ihoberekin dugun lotura estua berriro ere indartuz. Izan ere, Ihobe gure bezero nagusietako bat da, eta harekin…

  • Euskadiko GJHen azterketa eta berrikuspena: Euskadi 2030 Ebaluazio Metodologiarantz

    Lehendakaritzak bultzatzen du Euskadin Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) jarraipen-sistemaren azterketa eta berrikuspena helburu duen proiektua, lurraldearen errealitatera egokitutako Euskadi 2030 ebaluazio-metodologia sendo, koherente eta erabilgarri baterantz aurrera egiteko asmoz. Agenda 2030a garapen jasangarrirako esparru unibertsala da, baina haren aplikazio eraginkorrak helburuak eta adierazleak lurralde bakoitzaren testuinguru espezifikora egokitzea eskatzen du. Euskadin, erronka hori jarraipen-sistema sendo…

  • Euskadiko I+G adierazlearen estimazio aurreratua 2025–2026

    I+Gko inbertsio-ahaleginaren jarraipena funtsezko elementua da berrikuntza-politikak orientatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko. Hala ere, estatistika ofizialek atzerapen temporala izaten dute normalean, eta horrek zaildu egiten du informazio eguneratua garaiz eskuratzea. Testuinguru horretan, INNOBASQUEk, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, I+G Adierazlearen Estimazio Aurreratuaren proiektuaren edizio berri bat jarri du abian. Urtero garatzen den lan-ildoari jarraipena ematen dio, eta…

  • Eskola Agenda 2030-en udal-foro berria Ortuellan

    Ostiral honetan, Eskola Agenda 2030 testuinguruan bigarren lan- tailerra aurrera eraman da Ortuellako ikastetxeekin OKEan. Bertan parte hartu dute San Felix Ikastola, Otxartaga HLHI eta Ortuella BHI ikastetxeek. Tailer hauen helburua apirilaren 30ean Otxartaga zentroan bertan bigarren eskuko azoka bat antolatzea da, 12. Garapen Jasangarriaren Helburuari (GJH 12) lotuta dagoena: Kontsumo arduratsua. Lehenengo tailerra abenduaren…

  • Kaixo 2026: NAIDERrek urteko hausnarketa eta plangintza jardunaldia ospatu du

    NAIDER taldea Bilbon bildu da urte hasierako barne-hausnarketa eta bultzada kolektiborako jardunaldia ospatzeko. Jardunaldian zehar, 2025ean lortutako emaitzak berrikusi ditugu, lankide eta bezeroekin batera, eta azken urtean eskuratutako ikaskuntza nagusiak partekatu ditugu. Halaber, 2026ko lehentasunei eta erronkei buruzko elkarrizketarako gunea izan da, ikuspegiak lerrokatuz eta NAIDERren proiektu komuna gidatzen duen talde-izaera sendotuz. 2026an, NAIDERrek 22…