DESKRIBAPEN OROKORRA
Ahal dela, enpresan ekonomia zirkularrean espezializatutako ingeniari bat (edo goi-mailako zikloko LH) edo gaitasun baliokideak bilatzen ditugu. Profil ideala prestakuntza teknikoa eta ikuspegi estrategikoa duen pertsona bat da, enpresei produkzio-eredu jasangarri eta zirkularragoetarako trantsizioan laguntzeko.
EGINKIZUNAK
Enpresa-eremuan ekonomia zirkularrera bideratutako aholkularitza estrategikoko zerbitzuak aktibatzea, kudeatzea eta gauzatzea. Besteak beste:
- Enpresei ekonomia zirkularreko eta jasangarritasuneko estrategiak ezartzeko aholkuak ematea.
- Baliabideak optimizatzeko, hondakinak murrizteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintza-planak diseinatzea.
- Industria- eta enpresa-sektorean ingurumen-inpaktuaren azterketak eta analisiak garatzea.
- Bizi-zikloa aztertzeko metodologiak aplikatzea, prozesuak eta produktuak hobetzeko.
- Ekoberrikuntzako estrategiak eta negozio-eredu zirkularrak diseinatzea.
- Enpresen, zentro teknologikoen eta administrazioen arteko lankidetza-proiektuetan parte hartzea, ekonomia zirkularra sustatzeko.
- Ekonomia zirkularraren dibulgazioa eta prestakuntza enpresa-ingurunean.
EZAGUTZA-EREMUAK
- Ekonomia zirkularreko estrategiak industrian.
- Negozio-eredu zirkularrak.
- Ekodiseinua eta bizi-zikloaren analisia.
- Sinbiosi industriala eta baliabideen optimizazioa.
- Hondakinen kudeaketa eraginkorrerako teknologiak eta soluzioak.
- Deskarbonizazio-estrategiak eta karbono-aztarna.
- Enpresei aplikatutako ingurumen-araudia eta -erregulazioa.
PROIEKTUEN TIPOLOGIA
- Enpresen eta prozesu industrialen karbono-aztarna kalkulatzea eta murriztea.
- Ekoizpen-sektoreetan ekonomia zirkularreko estrategiak aztertzea eta diseinatzea.
- Sinbiosi industrialeko planak garatzea eta baliabide partekatuak kudeatzea.
- Bizi-zikloa aztertzeko metodologiak ezartzea.
- Ingurumen-adierazleak kuantifikatzeko tresnak garatzea.
- Hondakinak murrizteko eta lehengaiak optimizatzeko planak.
- Enpresentzako deskarbonizazio-estrategiei buruzko aholkularitza.
- Ekoberrikuntzako eta zirkulartasuneko proiektuak diseinatzea industria-prozesuetan.
- Energia berriztagarriko eta eraginkortasuneko soluzioak ezartzea sektore pribatuan.
- Enpresetan ingurumen-inpaktua monitorizatzeko behatokiak garatzea.
LOTURA-EREDUAK
- Freelance gisako zerbitzu profesionalen kontratua
- Lan-kontratazioa. NAIDERen staffera lan-kontratuarekin sartzea.
BALDINTZAK
- Ordainsaria: Naider-en ordainsaria oso lehiakorra da eta hautagaiaren gaitasunen/esperientziaren/konprimituaren arabera oinarritzen da.
- Malgutasuna: Lanpostu honek presentzialtasuna eskatzen du atxikita egongo zaren lantokian, nahiz eta presentzialtasun hori telelaneko formula puntualekin eta beste malgutasun-eskema batzuekin konbinatzen den, kontziliazioa ziurtatzeko.
GUTXIENEKO ESPERIENTZIA
Lanposturako eanguratsua den esperientzia profesionala behar da.
LANTOKIA
Bilbo / Donostia
HIZKUNTZAK
Gaitasun osoa euskaraz, gaztelaniaz eta/edo ingelesez.
ESKAERA-PROZESUA
Bidali zure hautagaitza naider@naider.com helbidera. Guk diskrezio eta erantzukizun osoz kudeatuko dugu. Bilatzen dugunerako profil interesgarri eta egokiena duten pertsonekin jarriko gara harremanetan.