Berrikuspen- eta ebaluazio-prozesuaren ondoren gomendioak lortu nahi dira, Planaren eraldaketa-gaitasuna maximizatzeko.
Industriari Laguntzeko Plana Udalaren tresna da tokiko industriari laguntzeko. Gasteizko lehiakortasuna hiri industrial gisa indartzea du helburu, eta etengabe eguneratzen ari den tresna bizia da, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren arloko azken joerei aurrea hartzen saiatzen dena.
Indarrean dagoen planak (NAIDERek parte hartu zuen plan hori egiten eta idazten) sei helburu estrategiko ezarri zituen, eta horietatik eratortzen dira jarduera-ildo zehatzak. Azken urte hauetan, ekintzak gauzatzen eta tresnak sortzen joan dira, eta, aldi berean, industria-sektorean funtsezkoak diren beste eragile batzuek aurrera egin dute Industria Planari dagokionez hartutako konpromisoetan.
Puntu honetan, berrikuspen- eta ebaluazio-prozesua jarri da abian, ekimenen estaldura eta egindako jardueren irismena eta eraginkortasuna ezagutzeko eta aztertzeko, ondoren Planaren eraldaketa-gaitasuna maximizatzeko gomendioak lortzeko helburuarekin.
Vitoria-Gasteizko Udalak Naiderren laguntza teknikoko zerbitzua du “Industriari Laguntzeko 2021-2024 Plana” (oraindik gauzatzen ari dena) berrikusteko eta ebaluatzeko, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila buru dela.