Azpiegiturak, S.A.M.P. Bizkaiko Foru Aldundiaren azpiegituren kudeaketaz arduratzen den foru sozietate publikoak bere 2025–2030 Energia Ekintza Plan Espezifikoa lantzen hasi da, 2050erako ikuspegi estrategikoarekin. Plana Euskadiko 4/2019 Energia Jasangarritasun Legea betetzearen barruan kokatzen da, eta foru-konpromisoak jasotzen ditu: energia-kontsumoak %35 murriztea eta 2030erako berriztagarrien bidez %32ko auto-hornidura lortzea.
Prozesuak eraikinen, instalazioen eta kontsumoen inbentario zehatza egitea barne hartzen du, baita energia-diagnostikoa ere, erreferentziazko abiapuntu bat ezartzeko. Analisi horretatik abiatuta, ekintza plan bat diseinatuko da, Azpiegituraken errealitatera egokitutako neurri zehatzak jasoko dituena, 2035erako epearekin eta 2050era begirako ikuspegi estrategikoarekin.
Naiderrek laguntza tekniko espezializatua eskaintzen du planaren definizioan, eragile guztiak integratzea bermatuz eta proposatutako neurriak araudi-helburuekin eta kudeaketa publikoaren eraginkortasun eta jasangarritasunarekin bat etor daitezen zainduz.
Proiektu honen bidez, Azpiegiturak urrats erabakigarria ematen du bere trantsizio energetikoan, foru-kudeaketa eraginkorragoari lagunduz eta Euskadiko klima-helburuekin lerrokatuz.