Tresnak

Ingurumen-estrategien jarraipenerako bisorea: adierazleak, 3D kartografia eta simulazioa

 egilea
Share

zer da

JARRAIPEN ESTRATEGIKORAKO LURRALDE-ADIMEN PLATAFORMA

Ingurumen-estrategien jarraipenerako bisorea lurralde baten helburu estrategikoak eta haien betetzea erabakitzen den lekuak lotzen dituen plataforma da. Adierazle ofizialak, 3D kartografia eta simulazioa uztartzen ditu, ekintza publikoa bideratzeko eta haren aurrerapenak ebaluatzeko.

helburuak

JARRAITU, KOKATU ETA AURREIKUSI

Bisoreari esker, helburuekiko distantzia neur daiteke, falta den ahalegina non pilatzen den kokatu, eta jarduketa-alternatibak kontrastatu inbertitu aurretik. Horrela, oinarri komuna eskaintzen du erakunde bateko arloak koordinatzeko eta haren eraldaketa-konpromisoen jarraipena egiteko.

funtzionalitateak

AGINTE-KOADROA, ESKALA ANITZEKO ANALISIA ETA EGUNERATZE AUTOMATIZATUA

  • Ardatz estrategikoen araberako aginte-koadroa, adierazleen bilakaerarekin, aurrerapen-egoerarekin eta helburuekiko desbideratzearekin.
  • Eskala anitzeko analisia: kontsulta udalerri, auzo, kale, parke, plaza, eraikin edo mapan marraztutako eremuen arabera egin daiteke, eta emaitzak hautatutako eskalaren arabera batzen dira.
  • Iturri ofizialekiko konexioa, sartze- eta eguneratze-prozesu automatizatuen bidez, iturri bakoitzaren eskuragarritasunera eta aldizkakotasunera egokituta.
  • Hiru irakurketa-maila: abiapuntuko egoera deskribatzen duten datu behatuak, fenomenoak interpretatzen laguntzen duten modelizazioak eta jarduketak aztertzeko aukera ematen duten simulazioak.
Bisorearen aginte-koadroa, lau ardatz estrategikoen adierazleen bilakaerarekin

erakunde onuradunak

UDALAK, FORU ALDUNDIAK ETA AGENTZIA PUBLIKOAK

Beren ingurumen-, klima- edo hiri-eraldaketako estrategien jarraipen lurraldetua egin behar duten udalak, foru aldundiak eta agentzia publikoak.

Ezarpen bakoitza erakundearen helburu estrategikoak, kudeaketa-galderak eta eskala esanguratsuak identifikatzetik abiatzen da. Hortik aurrera zehazten dira moduluak, iturriak eta agertokiak, eskuragarri dauden datuen, haien argitalpen-egutegien eta lurralde-bereizmenaren arabera.

aukerak

ANALISI- ETA SIMULAZIO-MODULUAK

Bisorea lurralde bakoitzaren beharren arabera konbina daitezkeen moduluetan antolatzen da:

1. Deskarbonizazioa: isurien ibilbidea sektorearen eta energia-iturriaren arabera, eta eraikin-hautaketa baten gaineko birgaitze-, fotovoltaiko- edo bero-ponpa neurrien simulazioa, kontsumoan, isurietan eta inbertsioan izango luketen eragin estimatuarekin.

Energia-birgaitzeko neurrien simulazioa 3D eraikin-hautaketa baten gainean

2. Klima-egokitzapena: uholde-arriskuaren eta bero-boladen irakurketa, mehatxua, esposizioa, sentikortasuna eta egokitzeko gaitasuna oinarri hartuta, eta erantzunen simulazioa, hala nola gune berdeak, zuhaitzak edo klima-babeslekuak.

Bero-boladen arrisku-mapa eraikinka, mehatxu-, esposizio- eta sentikortasun-adierazleekin

3. Azpiegitura berdea eta birnaturalizazioa: zuhaitzen eta gune berdeen inbentario geolokalizatua, landaredi-indizea eta eguzki-esposizioa, eta birnaturalizazio-proposamenen diseinua, haien ingurumen-onuren estimazioarekin.

Zuhaitz eta gune berde berrien proposamena kale batean, ezartzeko baldintzen sailkapenarekin

4. Biztanleria, etxebizitza eta jarduera ekonomikoa: neurrira hautatutako eremuen ezaugarritzea, biztanleria, etxebizitza-parkea eta establezimenduak oinarri hartuta, banaketa administratiboetara mugatu gabe.

3D eraikin-hautaketa, biztanleriaren adin- eta nazionalitate-banaketa agregatuekin

5. Irisgarritasuna eta hurbiltasuna: espazio publikoko puntu batetik oinez iristeko eremuaren analisia, maldaren eragina eta kategoriaka eskuragarri dauden zerbitzuak kontuan hartuta.

Hamabost minutuko ibilgarritasun-analisia benetako maldarekin Bilboko erdigunean

Pantaila-argazkietako balioak erakusketa-ingurune batekoak dira. Irisgarritasun- eta hurbiltasun-modulua fase pilotuan dago.

interakzioa

EZARPENA BILBON

Bisorea Bilbao 2050 Ingurumen Estrategiaren jarraipenerako ezarri da, estrategiaren lau ardatzak biltzen dituen aginte-koadro batekin: karbono-neutraltasuna, uholde-arriskua, bero-boladak eta ingurumen-osasuna.


Ikusi bisorearen dosierra (gaztelaniaz)