Zerbitzuaren planteamendua
Erakundeen eta lurraldeen pertzepzioari buruzko azterlanak egitea. Berrikuntzan, ekonomian eta ingurumenean espezializatuak.
Testuingurua
Lanaren helburu nagusia da monitorizazioko eta egoeraren eta ikuspegien analisiko zerbitzu bat ematea honako gai hauetan:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema
- Trantsizio energetikoa
- Klima-aldaketa
- Ekonomia zirkularra
- Enpresa-ehunaren berrikuntza.
Zerbitzuak aukera emango du informazio kualifikatua lortzeko, administrazio publikoei eta sistemako eragile guztiei erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko. Erakundeen pertzepzioari buruzko azterlanek oinarri gisa balio dute hainbat gairi buruzko informazioa emateko eta dauden ekosistemak gizarte osoarekin lotzeko. Besteak beste, aukera hauek ematen ditu:
- Gaika (I+G+b, trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, etab.) dauden egoera eta perspektibei buruzko informazio kualitatiboa eta goiztiarra lortzea, Naiderren eta lurralde-arduradunen artean hautatutako adituen panel batekin kontsultatuta eta kontrastatuta.
- Datu estatistiko eta kuantitatiboetan oinarritutako diagnostiko kualitatibo osagarria izatea.
- Jarraitutasuna mantentzen bada, sistemaren pertzepzioaren bilakaera ezagutzeko aukera ematen du, lortutako emaitzak aurreko edizioekin alderatuz.
Argazki nagusiaren egilea: Sergei Gussev, Flickr