Egizu bat Naiderrekin
Lagun agurgarria:
Irakurri duzu pixka bat zer garen, edo agian lehenagotik ezagutzen gaituzu. Atal honetan ateak irekitzen dizkizugu NAIDER eraikitzen lagun diezaguzun. Bat egiteko modu asko daude. Bultzatu nahi dituzun ideiak bidal diezazkigukezu, lagundu ahal izateko; zeure enpresa aurkeztu eta lankidetza planteatu ahal diguzu; edo zure hautagaitza bidal diezagukezu, proiektu honen parte izateko lehen pertsonan.
Gizartean eragin handia duen enpresa- eta gizarte-proiektu batean parte hartu nahi duten profesionalak bilatzen ditugu. Ondo prestatutako jendea nahi dugu, gure enpresetan, hirietan eta gizartean aldaketa positiboa eragiten duten irtenbide eta ekimen berriak etengabe sortzen ari den proiektu batekin bat egin nahi duena. Jende sutsua, ilusionatua eta motibatua bilatzen dugu NAIDER tokiko eta lurraldeko garapenerako laborategi kolaboratibo honetan parte hartzeko.
Zure burua premisa horietan islatuta ikusten baduzu, jakin ezazu une honetan beherago agertzen diren profil profesionalak bilatzen ari garela, bereziki. Bidali mezu elektroniko bat naider@naider.com helbidera eta erantsi zure CVa eta proiektu honetan parte hartzeko dituzun motibazioak.
Nolanahi ere, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, edo lagundu nahi badiozu taldeari, zeharka bada ere.
Eskerrik asko!
Ekonomia, Lehiakortasun eta Berrikuntza arloko aholkularia
Jakizu gehiago.