DESKRIBAPEN OROKORRA
Hirigintzan, arkitekturan, ekonomian, soziologian, ingeniaritzan edo antzeko diziplinetan prestakuntza duen profesional bat bilatzen dugu, hiria eta lurraldea berroneratzeko ikuspegi multidimentsionala duena. Hautatutako pertsonak proiektuak dinamizatzen lagunduko du hiriguneetan, espazio industrialetan eta ingurune degradatuetan, birgaitze fisikoa, birsorkuntza soziala eta suspertze ekonomikoa integratzen dituzten estrategiak aplikatuz.
EGINKIZUNAK
Hiria eta lurraldea berroneratzeko aholkularitza estrategikoko zerbitzuak aktibatzea, kudeatzea eta gauzatzea, honako hauek barne:
- Hiriguneak eta industria-espazioak berroneratzeko estrategia integralak diseinatzea.
- Hiri-inguruneak birgaitzeko eta eraldatzeko proiektuak koordinatzea.
- Ekonomia eta gizartea suspertzeko negozio-ereduak aztertzea.
- Lurralde-jarduketako planak egitea, administrazio publikoekin eta erakunde pribatuekin lankidetzan.
- Hiri-berroneratzeko proiektuen ingurumen- eta gizarte-inpaktua ebaluatzea.
- Ekonomia zirkularreko estrategiak integratzea hiri-garapen iraunkorrean.
- Hiri-eragileen, enpresen eta tokiko komunitateen arteko lankidetza sustatzea.
- Lurralde-berroneratzeari buruzko dibulgazio- eta sentsibilizazio-ekimenetan parte hartzea.
EZAGUTZA-EREMUAK
- Hiri- eta lurralde-berroneratzea.
- Hiri-plangintza iraunkorra.
- Ekonomia eta negozio-ereduak hiri-birgaitzean.
- Gizarte-dinamizazioa eta herritarren parte-hartzea.
- Industria-espazioak hiri-ingurune bihurtzea.
- Azpiegitura berdea eta naturan oinarritutako soluzioak.
- Eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna eraikuntzan.
- Berrikuntza eta digitalizazioa hirigintzan.
PROIEKTUEN TIPOLOGIA
- Auzo eta hirigune historikoetako hiri-berroneratze estrategiak.
- Eraikin eta espazio degradatuak birgaitzeko eta berrerabiltzeko planak.
- Industria-guneak berrikuntza eta garapen ekonomikoko polo bihurtzea.
- Lurraldea biziberritzeko proiektuen eragin ekonomikoa eta soziala aztertzea.
- Lankidetza publiko-pribaturako gobernantza-ereduak garatzea.
- Hiri-berroneratzean gizarteratzeko estrategiak ezartzea.
- Mugikortasun jasangarriko ekimenak eta espazio publiko irisgarriak diseinatzea.
- Hiri-proiektuetan ekonomia zirkularreko irizpideak txertatzea.
- Hiri-inguruneetako trantsizio energetikorako ekintza-planak.
LOTURA-EREDUAK
- Freelance gisako zerbitzu profesionalen kontratua
- Lan-kontratazioa. NAIDERen staffera lan-kontratuarekin sartzea.
BALDINTZAK
- Ordainsaria: Naider-en ordainsaria oso lehiakorra da eta hautagaiaren gaitasunen/esperientziaren/konprimituaren arabera oinarritzen da.
- Emaitzetan parte hartzea: Enpresaren emaitzen zati bat taldeko kideen artean banatzen da.
- Malgutasuna: Lanpostu honek presentzialtasuna eskatzen du atxikita egongo zaren lantokian, nahiz eta presentzialtasun hori telelaneko formula puntualekin eta beste malgutasun-eskema batzuekin konbinatzen den, kontziliazioa ziurtatzeko.
GUTXIENEKO ESPERIENTZIA
Lanposturako eanguratsua den esperientzia profesionala behar da.
LANTOKIA
Bilbo / Donostia
HIZKUNTZAK
Gaitasuna euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Ahal dela, gaitasun osoa hiru hizkuntzetan aldi berean.
ESKAERA-PROZESUA
Bidali zure hautagaitza naider@naider.com helbidera. Guk diskrezio eta erantzukizun osoz kudeatuko dugu. Bilatzen dugunerako profil interesgarri eta egokiena duten pertsonekin jarriko gara harremanetan.




