Naiderrek Berangori lagunduko dio Klima eta Energiaren Tokiko Plana egiten

 egilea
Share

Naiderrek, Berangoko Udalarekin batera, Klima eta Energiaren Tokiko Plana egiteari ekin dio. Bide-orri horri esker, Udalak klima-aldaketaren aurkako jarduna antolatu ahal izango du, eta eredu eraginkorrago, osasungarriago eta erresilienteago baterantz egin.

Datozen hilabeteetan udalerriaren egoera energetikoa eta klimatikoa aztertuko ditugu: kontsumoetatik eta emisioetatik hasi, eta bero-boladekin eta euri-jasa biziekin lotutako arrisku nagusietaraino. Lan horri esker, lehentasunak identifikatuko dira hainbat esparrutan, hala nola eraikinen birgaitzean, mugikortasun jasangarrian, azpiegitura berdean eta espazio publikoaren hobekuntzan.

Proiektuak azterketa teknikoa, udal-arloen arteko koordinazioa eta herritarren eta tokiko eragileen parte-hartzea uztartuko ditu. Planak 2030 eta 2050 urteetarako helburuak eta neurriak zehaztuko ditu, baita jarraipen-adierazleak, kostuen estimazioak eta finantzaketa-iturri posibleak ere.

Horrela, Udalak tresna praktiko bat izango du inbertsioak bideratzeko, aurrerapenak ebaluatzeko eta klima-ekintza udal-kudeaketan txertatzeko. Proiektu honekin, Naiderrek tokiko administrazioei ematen dien laguntza indartzen du, klima- eta energia-konpromisoak ekintza-plan zehatz, parte-hartzaile eta aplikagarri bihur daitezen.