Bizkaiko Foru Aldundiko Arkitektura Atalak NAIDERi esleitu dio bere eraikinen inbentarioaren kudeaketa eta jarraipena indartzeko laguntza teknikoa. Enkargu hau Foru Jarduera Energetikoaren Planaren baitan kokatzen da, baita Euskadiko Energia Jasangarritasunari buruzko 4/2019 Legetik eratorritako betebeharren esparruan ere; lege horrek administrazio publiko eraginkorrago eta klima-helburuekin lerrokatuago baterako bidea markatzen du.
Eraikinen inbentario baten atzean ez dago soilik datu-base bat. Tresna estrategiko bat da erakundeak energia nola kontsumitzen duen jakiteko, hobekuntza-aukerarik nagusienak non dauden identifikatzeko eta emisioak zein kostuak murriztuko dituzten inbertsioak lehenesteko. NAIDERen eskutik, informazio homogeneoa, eguneratua eta operatiboa sendotzeko lan egingo dugu, Aldundiari bere jarduera energetikoak hobeto planifikatzen eta deskarbonizaziorantz urrats sendoz aurrera egiten laguntzeko.
Proiektuak lehendik dagoen informazioa antolatu eta harmonizatzea ahalbidetuko du, sailen arteko koordinazioa indartuz eta foru eraikin-parkearen datu energetikoak fidagarriak eta denboran zehar alderagarriak direla bermatuz. Inbentario sendo bat izatea funtsezkoa da ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzeko, energia-berroneratzeari dagokionez lehentasunezko eraikinak identifikatzeko eta hartutako konpromisoen jarraipena egiteko.
Gainera, erakunde-mailako txostenetan emango den laguntza teknikoak Energia Jasangarritasunerako Batzordea indartzen lagunduko du, barneko jarraipen- eta etengabeko hobekuntza-kultura sendotuz.
Lan honen bidez, NAIDERrek administrazio publikoen trantsizio ekologikoan bazkide estrategiko gisa duen rola indartzen du, klima-konpromisoak kudeaketa-tresna zehatz eta emaitza neurgarri bihurtzen lagunduz.
Ilustrazioa: Vladislav Iakunichev





