NAIDER Bilbao Ría 2000ren lankide da bere finantzaketa-estrategia definitzeko eta funts publikoak, lankidetzak eta/edo partzuergoak erakartzera bideratutako proiektuak egituratzeko. 1992an sortutako sozietate publiko honek, Bilbo metropolitarreko hiri-berroneratzea eta garapen sozial eta ekonomikoa sustatzeko helburuarekin eta erakundeen arteko adostasunetik abiatuta, eraldaketa urbanoaren eta trenbide-integrazioaren arloko jarduera estrategikoak gidatzen ditu Bilbo metropolitarrean.
Proiektuaren helburua da Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko programetan dauden aukerak identifikatzea, erakundeak deialdi bakoitzean izan dezakeen rola aztertzea, eta bere jardun-ildoekin eta esku hartzen duen lurralde-eremuekin lerrokatutako proiektuen marko estrategiko bat definitzea.
Zerbitzua garatzeko, NAIDERrek Afi (Analistas Financieros Internacionales)-ko profesional adituen lankidetza du, finantza- eta ekonomia-analisiak eta eskuragarri dauden finantzaketa-tresnen aurreko posizionamendu estrategikoa indartuz. Aliantza honek lurralde- eta hiri-ezagutza uztartzen du proiektuen finantza-egituraketan eta bideragarritasunaren ebaluazioan espezializatutako esperientziarekin.
Ilustrazioa: Yves Alarie




