Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko Bizkaia Orekan Sakonduz elkartearen 2024ko deialdia maiatzaren 8ra arte dago zabalik.

Aurtengo lehentasunek Ekonomia Sustatzeko Sailaren lau kezka nagusirekin dute zerikusia: gobernantza kolaboratiboko guneak artikulatzea, eskualde-mailako plan estrategikoak diseinatzea, ezagutzarako eta enpresa-sarearekiko elkarreraginerako tresnak abian jartzea, eta tokiko eta eskualdeko enpresa-garapenari laguntzeko tresnak diseinatzea edo birdiseinatzea.

NAIDERek eskualdeen eta udalerrien eskura jartzen ditu, aholkularitza estrategikorako eta kudeaketarako ditugun gaitasunak eta tresnak ez ezik, baita hainbat ingurunetan arrakastaz inplementatu ditugun eta zuen interesekoak izan daitezkeen produktu espezifiko batzuk ere.

Nolanahi ere, NAIDERek eskaerak kudeatzeko eta, ondoren, lurraldearekin, gertutasunarekin eta profesionaltasunarekin dugun konpromisoaren esparruan jarduerak inplementatzeko gaitasuna eskaintzen digu.

Edozein kontsulta egiteko, jar zaitezte harremanetan gure taldearekin.